2018/12/10

EL VIAJE AMERICANO


TÍTULO:
EL VIAJE AMERICANO
AUTOR:
 IGNACIO MARTINEZ DE PISON , 2013
Nº de páginas: 144 págs.
Editorial: ALFAGUARA
ISBN: 9788420411330
SINOPSIS:
Hollywood, principios de los años 30. José Carril trabaja como camarero en un transatlántico. En el trayecto entre El Havre y Nueva York conoce a un grupo de cineastas españoles que han sido contratados para participar en las versiones en castellano de las películas americanas. El encuentro con la irresistible Margarita Castellanos, una de las actrices españolas más famosas del momento, cambiará el destino del joven Carril.

2018/12/09

KLEOPATRA


Titulua: KLEOPATRA 
Idazlea: JON ARRETXE 
ISBN: 978-84-9783-333-2 
Argitaletxea: ELKAR 
Sinopsis 
Detektibe-istorio umoretsu eta ganberroa egin du Jon Arretxek, orain bi urte plazaratu zuen Manila konexioa haren ildotik. Simon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe, munduko ikertzaile xelebre eta kalamidadeenak kasu berri bat argitu nahian dabiltza, direnak eta ez direnak lardaskatuz eta endredatuz. Mandeuli Urdina aurkitzeko eskaria egin diete detektibe biei, hori zer ote den ez badakite ere, eta bilaketak Basauri aldera eramango ditu, hango bazterrak nahastera. Etxe zahar, fabrika korrokoildu eta trenbidearen artean night-club berezi bat dago, Kleopatra, eta badirudi zerikusiren bat duela argitu beharreko misterioarekin. Nobela beltza idatzi du Arretxek, ez horrenbeste gizartearen trapu zikin eta estolda ilunak argira ekartzeagatik, ezpada halakoxea delako darabilen umorea: maltzurra, lotsabakoa, ikonoklasta; komikitik hurbil dagoen kontaeraz eta estetikaz, irakurlearen irria, konplizitatea eta atsegina lortuko ditu beste behin ere, ziur.

2018/11/16

EUSKARALDIA




Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko? 
 Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

 Nola egingo dugu? 
 Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez:
  •  Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. 
  •  Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. 
Zer lortu nahi dugu? 
  •  Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea. 
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea. 
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea. 
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea. 
Non egingo dugu?
 Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan… Horretarako, herriz herri antolatu gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.
 Nork har dezake parte?
 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.
  •  Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  •  Belarriprest izateko, gutxienez, euskara ulertu behar da. 
Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

 Eta bitartean, zer egin dezakegu?
 Herriz herri eta hainbat enpresa eta entitatetan antolatu ari diren batzordeetan parte har dezakezu. Herriko eragile eta euskaltzaleek antolatutako batzordeetan zure ekarpena egin eta inguruan Ahobizi eta Belarriprest berriak aktibatzen denok egin dezakegu gure ekarpena