2017/09/22

IPUIN BELDUGARRIAK

Suspentsez betetako lehen bi ipuinetan eskuak dira protagonista: aurrenekoan, eskua eta bere beso-zatia zintzilik daude hormako koadro batean; besoa aizkoraz ebakita bezala, eta ihes egin nahi du paretatik.

Bigarrenean, eskua ez da protagonista nagusia, baina ezerezetik ateratako esku batek, agian mamu batek, guztiz beldurtuko du igerilari trebe bakarti bat.

Hurrengo ipuineko protagonista ere bakartia da, eta zergatik ezkondu nahi duen esango dizu, irakurle, nahiz gehiegi sinetsi ez ezkontzan. Azken aurreko ipuina ere idazleari asko gustatzen zaion toki batean hasten da, ibai bakarti batean.

Azken ipuineko protagonista gerra da, gerrak nola aldatu duen etxera datorren soldadua, gerra galdu ondoren. Beldurgarria izan daiteke aldaketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario