2017/10/02

HEGAZKINAK



Hegan egiteko lehenengo ahaleginak antzinatik datoz, greziar mitologiako Ikaro eta Dedaloren kondairak adierazten duen bezala. 
XV.mendean Leonardo da Vincic hegan egiteko hainbat aparatu diseinatu zituen, baina ez zituen aurrera eraman, eta XIX. menderarte ez ziren aurrerapen garrantzitsuak egin hegazkingintzan. 
Mende honen lehenengo zatian George Cayleik aerodinamikaren oinarriak asmatu zituen, eta 1849anAIN berak diseinatutako planeagailu batek tripulazio gabe hegan egin zuen. 
Lau urte geroago, bere gurdi-gidariak planeagailu horretan hegaldi motz bat egin zuen. Aerodinamikan lanak jarraituz, 1871ean lehenengo haize-tunela eraiki zen, eta egin ziren azterketek adierazi zuten arabera, erresistentzia aerodinamikoa baino bost aldiz handiagoko altxatze-indarra zuten hegalak egitea posible zen. Arazoa oraindik aireontzia nola higiarazi eta nola kontrolatu ziren. Otto Lilincialek alemanianplaneagailuekin hainbat hegaldi burutu zituen eta kontrolaren inguruan aurrera pauso garrantzitsuak eman zituen, 1986AN hil zen arte, haize bolada batek bere planeagailua hautsi zuenean.

Samuel Langleik hainbat eredurekin hegaldiak burutu zituen, baina gizon bat garraiatzeko haina tamaina zuen hegazkina eraiki zuenean, ahulegia zela ikusi zuen. 1903an egindako saiakerek ez zuten arrakastarik izan, eta egindako hegaldiek aireratu bezain laster uretan amaitu zuten.

Urte horretan Wrigh anaiek propultsatutako eta kontrolatutako lehengo hegaldi gidatua burutu zuten. 1900eta 1902 urteen bitartean planeagailuak egin ondoren, haize-tunel bat eraiki zuten eta hortaz baliatuz diseinu hobeak egin ahal izan zituzten. Beraiek diseinatutako 9 kW-ko motore bat erabiliz, Kitty Hawken, Ipar Carolina, 1903koabenduaren 17an motore bidezko lehenengo hegaldia egin zuten, 37 m-ko luzerakoa 12 s-tan. Egun berean lau hegaldi burutu zituzten, azkena 260 m-koa 59 segundotan. Azkenean haize bolada batek hegazkina hautsi zuen.1906ko irailaren 13an Alverto Santos Dumonten 14 Bis hegazkina bere kabuz aireratzen lehena izan zen, Wright anaien Flyerak jaurtigailu baten beharra izan baitzuen. Brasildarra bera, Frantzian egin zituen lan gehienak. Louis Bleiriot frantziarra Mantxako itsasartea igarotzen lehena izan zen 1909ko uztaiaren 25ean. 37 minutu behar izan zituen Calais eta Dover artean dauden 34 km-ak egiteko, eta lorpen horrekin London Daily Mailen 1000-ko saria irabazi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario